INGURUA :
Bakio, itsasoa, mendia eta zelaiak, bat egiten.
Bizkaiako hondartzarik luzeena daukagu, bandera urdinaren bidez ziurtatutako ur garbia daukana, hala nola hondartzaz gozatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak. Ur-kirolak ere badauzka, gehien bat surfarekin erlazionatutakoak.
Basoetaz gozatzeko mendiko ibilaldiak; mountain bike-ko ekintzaz aparte. Bakiok badauzka bi ibilbide zehaztuta, exijentzia erdi-altua eskatzen dutenak, eta bi txirrindulari historikoen izenak dauzkatenak: Valentin Uriona eta Jesus Loroño.
Bakioko zelaietan oraindik ere Txakolina egiteko mahaztiak landatzen dira. Txakolina gehienetan zuria izaten da, nahiz eta oraindik “Txakoli gorri de Bakio” (beltza) eta “oiloaren begia” (gorria) ere egin. Gaur egun lau upeltegi ekoizle daude Bakion: Abio, Zabala, Gorrondona eta Ados.
Inguruan biotopo babestua den San Juan de Gaztelugatxe eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba daude. Pixka bat harago Gernika, bertako Batzarretxearekin. Bertan ere askatasunaren ikurtzat hartu den zuhaitza dago.
Bilbo 25 kilometrotara dago, eta bertan oso eskaintza kultural zabala aurki dezakegu:
Guggenheim museoa, etnografikoa eta Arte Ederretako museoa, pinakotekarik zabalenetarikoarekin.
Eta zer esan aukera gastronomikoetaz; pintxoetatik edo tapetatik jatetxe handienetara, sukaldari entzutetsuenen esku.