Gaubeka Landetxea
635 708 668
  • EUSKERA
    • GAUBEKA
    • Logelak
    • Ingurua
    • Zerbitzuak
    • Non gaude?
    • Kontaktua
    • Abisu Legala
  • CASTELLANO
    • GAUBEKA
    • Habitaciones
    • Entorno
    • Servicios
    • ¿Donde estamos?
    • Contacto
    • Aviso Legal
  • ENGLISH
    • GAUBEKA
    • Rooms
    • Environment
    • Services
    • Where are we?
    • Contact
    • Legal Notice

GAUBEKA :


LANDETXEA BAKION

Euskal tradizioa gordetzen duen baserria da, eta bertako atzeko partean (abereentzako korta izateko eginda) erabateko transformazioa egin da GAUBEKA landetxea osatzen duten gelak eraiki ahal izateko. 

Gaur egungo bertakoek baserritar tradizional bat bereizten duen hurbileko tratuan eta tratu pertsonalean oinarritzen dute euren eskaintza. 

Bisitariak baserri munduak eskaintzen duen lasaitasunaz gozatu ahal izango du eta baita nekazal nguruak
dauzkan soinu propioek bakarrik mozten duten isiltasunaz ere. 

Eta bere nahia ingurune zaratatsuago batekin konektatzea baldin bada, Bakio herriak hainbat 
taberna eta jatetxe dauzka, giro ezberdinekin. 
Herriko hondartzak, Bizkaiako hondartzarik luzeena, eguzkia hartzeko edo surf modalitate ezberdinak egiteko aukera luzatuko dio bisitariari.

Bakiok badauka, gainera, mendiaz gozatzeko aukera; bai mendi-ibiliak edo mountain bike egiteko egokia baino egokiago da, besteak beste.

GAUBEKA landetxetik harremanetan jar zaitzakegu bai itsasoan bai mendian adituak diren erakunde
ezberdinekin.

IKURRA

Baserriaren ikurra perrexila da. Baserriaren jatorria perrexilaren ezizenaz ezagutua izan da 

betidanik, Carlos Argiñanok ezagutarazi baino lehen ere. Gizon dinamiko eta herrikoiak, 

emakume langile eta euskara batzen duen milaka urteko kulturaren igorleak. 

Bereziki, bere zaletasuna idi-probetan dago. Gaur egun Gaubekan bizi den familiaren aita izan 

da idi bikotea mantendu zuen azkenetarikoa; nekazaritza-lanak eta idi-proben txapelketak aldi 

berean egiten zituen. Jatorriaren eredu osoa, eguneroko lana txapelketarekin elkartzen zuena, 

beste hainbat kirolek bezala: trainerak, harri-jasotzeak edo aizkolaritzak.
Imagen
Imagen
Powered by Create your own unique website with customizable templates.